Hamahiru kutsatze berri baieztatu dira Nafarroan, atzoko 21en ostean

Nafarroan, hamahiru koronabirus kasu berri izan dira azken orduetan, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera.

Azken orduotan, Nafarroan 13 kasu positibo berri erregistratu dira, PCR proben bidez berretsita; guztira, 5.417 dira, eta hildakoak 528 dira, ez baita aldaketarik izan. Lakuako datuen arabera, lau kasu berri daude Gipuzkoan, hiru Bizkaian eta bat Araban.


Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak nabarmendu duenez, kasu berri horietako bat baino ez dago atzo publiko egin ziren bi fokuekin lotuta, baina "kontaktuak arakatzen eta PCR testak egiten jarraitzen dute" hala ere.


Nekane Murga Osasun sailburuak jakitera eman duenez, Gipuzkoan izandako kasuetako bi Orioko fokuarekin lotuta daude, baina isolamenduan zeudela nabarmendu du, kontaktua izan zutelako. EAEko zortzi kasuetatik bost aurrez positibo emandakoekin izandakoak dira.


Halaber, EAEn koronabirus batek hildako bat izan da eta hamar pertsona ospitaleratuta daude.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Orio #Nafarroa #Basurtu #Txagorritxu #NekaneMurga

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude