Hamar kutsatu dira Koronabirusagatik Euskal Herrian jada

Kutsatuen zifrek gora egin dute azken orduetan koronabirusagatik Euskal Autonomia Erkidegoan.

Beste lau kasu koronabirus positibo baieztatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Euskal Herrian igande honetan. Jasotako azken datuen arabera beraz bederatzi dira gaixotasun honek hartutakoak Euskal Autonomia Erkidegoan eta bakarra Nafarroan. Osasun sailaren iturriek ohar batean jakitera eman dutenez, baieztatuta zeuden hiru kasuetatik beste lau aurreko gaixoekin kontaktuan egonak dira Araban eta laugarrena berriz Gipuzkoan, osasun profesionaleko kidea inolako harremanik gabe.


Eginiko diagnostikoen ondoren egoera onean daudela jakinarazi du Osakidetzak eta jarraipena etxean ari zaie egiten. Hauetatik lau, osasun profesionaleko langileak direla jakinarazi dute. Bitartean protokoloak martxan jarraitzen du Osasun publikoko zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez.


Gomendio nagusia etxean geratzea da baldin eta arnas infekzioaren sintomak jasatzen badira, baita duela gutxi arrisku ere batean izan direnak ere eta Osakidetzako Osasun Kontseiluaren telefonora deitu (900 20 30 50). Gainontzeko herritarrei ere deia egiten jarraitzen dute ondorengo neurri sinple hauek hartze aldera. Lurraldeen artean berriz ondorengo herrialdeek jarraitzen dute izaten arrisku eremu: Txina, Hego Korea, Japonia, Singapur, Iran edo Italia (Lombardia, Veneto, Emilia-Romaña eta Piamonte eskualdeak).


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #Txina #HongKong #Macao #Hubei #HegoKorea #Japonia #Singapur #Iran #Italia #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude