Hasi dira 2019ko San Martin festak

Umeen txupinazoarekin eman zaie 2019ko San Martin festei hasiera udaletxeko balkoitik.

San Martin Festak 2019

Arratsaldeko bostak puntu-puntuan zirela eman diete haurrek 2019ko San Martin festei hasiera. Umoretsu, bertsoak irakurri dituzte Ataungo Udaletxeko balkoitik eta ondoren suziriak jaurti dituzte zerura. Bertsoen artean, mezu ezberdinak helarazi dituzte urtero bezala. Horien artean, eraso sexistarik gabeko jaien alde borrokatzen jarraitzeko deia egin dute, denok jaiz goza dezagun.


Arratsaldean zehar ekintza ezberdinak izango dira festek aurrera jarrai dezaten:

17:30 Buruhandiak eta aurpegia margotzeko txokoa umeentzat.

19:00 Patata tortilla lehiaketa. Aurrez izena eman behar da.

21:00 Lehiaketako tortillak eta norberak ekarritakoarekin afaria karpan.

21:30 Magia ikuskizuna.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #SanMartin #AtaungoUdala #SanMartinJaiak #Jaiak #Festak #Bertsolaritza #Bertsolariak #SanMartingoFestaKomisioa #Haurrak #Gazteak #Goierri #EuskalHerria #Gipuzkoa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude