Hasi dira elur kontuak meteorologia agentzien arabera Euskal Herrian

Elur-kotak behera egingo du asteburuan Euskalmetek jakinarazi duenaren arabera eta negu giroa sumatuko dugu.

Euskal Meteorologia Agentzia elurra gerturatzen hasiko dela jakinarazten hasi da. Haizeteengatik abisu horian jarraitzen dugu oraindik ere eta bihar ere berdin jarraituko da elurragatik baita etzi izotzagatik ere Araban. Datozen egunetan berriz elur-kotak behera egingo duela ere azpimarratu du gehienbat larunbat gauetik aurrera izango da aldaketa hau. Prezipitazioa urria izango den arren, ez da baztertzen arreta jartzea beharrezkoa izango dela zenbat errepide eta bidetan Segurtasun Sailaren arabera.


Bihar ostirala, ondorengo iragarpena egin du Euskalmetek: Negu itxurako aroa. Fronte hotz ba iritsiko da eta egunean zehar zaparradak botako ditu, gainera zaparradak zenbait lekutan trumoitsuak eta mardulak izan daitezke. Haizeak hego-mendebaldetik mendebal/ipar-mendebaldera egingo du goizean eta indartu egingo da, bolada zakarrekin kostaldean. Frontearen atzetik, aire hotza sartuko da eta tenperatura dezente jaitsiko da. Litekeena da egunaren bigarren zatian elur-maila 1000 m inguruan egotea.


Larunbat goizean berriz giro lasaia izango dugun arren, ez du baztertu aldaketa izango denik: Larunbatean giro aldakorra izango dugu. Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina gauean hodei gehiago espero dugu. Orduan euri txikia egingo du, bereziki mendebaldean eta elur-kota 1000 m-ra jaitsiko da. Hasieran hego-osagaiko haizea ibiliko da baina egunean zehar ekialdera egingo du. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez, baina minimoak jaitsiko dira eta barnealdean izotza egingo du, bereziki Araban.


Tenperaturan berriz aldaketa handia sumatuko dugu eta joera gogorra etorriko da gainera: Datozen egunetan hoztera egingo du. Igandetik aurrera oro har termometroa 10 ºC-tik behera izango dugu eta barnealdeko leku askotan, bereziki Araban, balio altuenak 5 ºC-ra iritsi ezinik ibiliko dira.


Pixkanaka-pixkanaka negua sumatzen hasiko garela zehaztu dute eta elur kontuak sarriago aipatzen hasi beharko garela. Ataun Irratian entzungai izango duzu Euskalmeten eguraldi iragarpena larunbat eta igande goizean Nahikoa da saioko albistegian 10:00etan eta 11:00tan.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Euskalmet #Eguraldia #Metereologia #Gizartea #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Goierri #Elurra #SegurtasunSaila #NahikoaDa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude