Hasi dira Iturtxo aldera doan bidea konpontzeko lanetan

Asteartearekin batera Iturtxorako bidea konpontzeko lanetan hasi dira.

Apirilaren 24ko euriteek utzitako hondamendiak konpontzen hasi ziren bart Ataunen. Ataungo Udalak 23.821,88 euro jaso ditu Iturtxoko bidean eragindako kalteen gastuen zati bat finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Udalak zehaztu duenaren arabera, finantzaketa honekin hondamendiaren %75 ordainduko dute eta gainerako diru kantitatea udalak jarriko du.


Horrela, Aldundiak erantzun egin dio udalak jasotako eskaerari, aparteko egoera klimatologikoagatik larrialdiko jarduera horiek egiteari ekin behar izan baitio, biztanleei sarbidea bermatuz. Arratsaldeko azken orduan sortutako ekaitz batek sekulako euriteak eragin zituen Goierrin, eta bi herri horiek izan ziren kaltetuenak. Metro karratuko 46 eta 34 litro erori ziren bertan ordubete baino gutxiagoan, eta lur-jausiek eta kalteek auzo batzuetarako sarbidea oztopatu zuten.


Ez da oraindik zehaztu konponketa lanek zenbat denbora iraungo duten, beraz lasai eta pazientziaz hartzeko deia egin dute.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Aia #Bordazulo #Iturtxo #Errepidea #Kalteak #Ondamendiak #Eguraldia #Metereologia #Udaberria #Ekaitza #Euria #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #SareSozialak #DiruLaguntzak #GipuzkoakoForuAldundia #Turismoa #Ingurumena

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude