Hasi dira San Martingo festak



Joxemiel Barandiaran ikastetxeko 6.mailako ikasleek kantaturiko bertsoarekin eman zaie jaiei hasiera.

Beste urte batez jarraian, iritsi dira 2018ko Ataun San Martingo jaiak. Oraingo honetan, Ataungo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko 6.mailako ikasleek sortu duten bertso batekin eta udaletxeko balkoitik beti moduan jaurti diren 3 suziriek eman diote hasiera festari. Beti moduan, ez dira faltan izango urteroko jarduera garrantzitsuenak eta musikaren aldetik ere zenbait talde izango dira.

Datozen egunetan, eskuragarri izango dituzue Ataun San Martingo jaietako jarduera guztien informazioa gure sare sozial guztietan. Animatu eta gertura zaitez!

#Ataunirratia #Ataun #Ataungoudala #JoxemielBarandiaranikastetxea #Jaiak #Albistea

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude