Haurren saioa martxan Ataun irratian

Ataun irratian hainbat jarduerez gozatzeko aukera izango dute hemendik aurrera etxeko txikienek ere.
Haurtxoko izeneko saioari eman zaio hasiera gaurko honetan Ataun irratian. Etxean ditugun txikienek, denetarik gozatzeko aukera izango dute hemendik aurrera astelehenetik-ostiralera bitarteko goizetan. 11:00tatik hasi eta eguerdiko 12:00ak bitartean, kantuak, ipuinak eta lehiaketak eskainiko dira. Ipuinak eta bestelakoak, Berdetxoren eskutik aurkeztuko dira, Ataun irratiak sorturiko pertsonaiaren eskutik zehazki .
Nahibezala atalean, entzungai egongo dira saioko ipuinak eta Bertxoren eskutik jasotako audio guztiak.
#Ataunirratia #Haurtxoko #Berdetxo #Haurrak #Nahibezala #Ipuina #Lehiaketa #Kantua