HAZIk "Merkatu-joerak txikizkako Retail kanalean" jardunaldia antolatu du

Covid-19k sortutako egoerak aztertu eta konponbideak emateko lannean jarri da HAZI fundazioa.

HAZI Fundazioak "Merkatuko joerak txikizkako Retail kanalean" izeneko jardunaldia antolatu du, eta bertan izango da Jose Luis Garcia del Pueyo, San Telmo Business Schooleko irakasle eta aholkularia. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Orozek inauguratuko du jardunaldia, Euskadiko elikaduraren eta gastronomiaren katea osatzen duzuen eragileei zuzenduta, Covid-19ak sortutako egoerak aztertzeko eta horiei irtenbideak emateko asmoz. Enpresa-kudeaketan laguntzeko tresnak eta jarraibideak eskaini nahi dira, eta, horrez gain, gakoak eman nahi dira eskaintzan eta eskarian zerikusia duten kontuetan, hala nola, posizionamenduan, kanal berrietan, merkaturatzean, merkatu-joeretan edo kontsumoan. Saioa on line emango da bihar, osteguna, maiatzaren 7an, 16:00etan. Prestakuntza-nozioez gain, foro ireki birtual batean parte hartu ahal izango da, eta saioaren gaian adituak diren pertsonen orientabideak eta aholkuak jaso ahal izango dira. Saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue, bai mugikor, Tablet, ordena- doretik…, eta horrez gain, ondoren grabazioa ikusteko aukera izango da ere.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #HAZI #JoseLuisGarciadelPueyo #BittorOroz #SanTelmoBusinessSchool #Nekazaritza #Arrantza #Politika

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude