Hego Euskal Herria 311 kasu izatetik 538ra igaro da bi egunetan bakarrik

Lakuako Osasun Departamentuak ostiral honetan jakinarazi duenez, 428 pertsona gehiago kutsatu dira eta 110 Nafarroan.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, 428 kasu berri izan dira EAEn. 38 Araban izan dira, 311 Bizkaian eta 74 Gipuzkoan. Gainera, EAEtik kanpo bizi diren bost pertsonak positibo eman dute PCR probetan.


Aurreko jardunaldietan bezala, deigarriak dira Bilboko datuak, 173 kasu berri jakinarazi baitira, eta Barakaldokoak, 38. Gainera, kutsatze kopuruak gora egin du Getxon (17 kasu berri), Leioan (10 kasu) eta Galdakaon (7 kasu).


Araban, ia kutsatze guztiak Gasteizen izan dira, 29 positiborekin. Hala ere, Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Laudion sei kasu izan dira.


Gipuzkoan kezkagarriak dira Donostiako datuak (13 kutsatze jakinaraztetik 19 kasu berri jakinaraztera pasatu da) eta Lasarte-Oriako datuak (hamar bat positibo eman dira). Elgoibarren zazpi kasu atzeman dituzte eta Oñatin sei, Errenterian bezala. Asteasun, 1.500 biztanleko herri batean, lau kutsatze izan dira.


Adinaren arabera, kaltetu gehienek 50 urte baino gutxiago dituzte. 84 20 eta 29 urte bitartekoak dira, eta 90 30 eta 39 urte bitartekoak. Hala ere, 70 urtetik gorako 25 pertsonak eman dute positibo.


Ospitaleen egoerari dagokionez, 16 pertsona ospitaleratu dituzte ostegun honetan. Zainketa intentsiboetako unitateetan sei pertsonak dute birusa.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude