Hego Euskal Herrian 1.027 kutsatze berri izan ondoren, errekorra ezarri da

EAEk kutsatutakoen errekor berri bat erregistratu du 866 kasu atzeman ondoren egindako 10.004 PCR proben arabera.

Hego Euskal Herriak 1.027 Covid-19 kasu berri batu ditu PCR probak errekorra izan duen jardunaldian. Izan ere, EAEn 10.004 test egin dira eta horietatik 866 positiboak izan dira, eta Nafarroan 161 kasu berri zenbatu dira 2.031 proba egin eta gero.


Kutsatzeak gehiago izan arren, emaitza horrek lotura estua du test gehiago egiten ari direnarekin. EAEn kutsatutakoen ehunekoa %8,6koa da, eta Nafarroan berriz %8koa, aurreko jardunaldien antzeko datuak.


Ospitaleratutako pazienteei dagokienez, gotooak aurrera jarraitzen du. Atzo, EAEn beste 44 gaixo sartu zituzten, aurreko egunean baino 10 gutxiago, eta 32 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan.


Bizkaiak jarraitzen du izaten eguneko kasu positibo gehien, atzo 539 atzeman baitziren PCR proben bidez, aurreko egunean baino 107 gehiago.


Araban, 112 kutsatu berri daude, 18 gehiago, eta Gipuzkoan, 210, 15 gutxiago. Beste 5 kasu EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira, 8 gutxiago.


Nafarroan, zonaldeka, kasu gehienak Iruñerrian erregistratu dira, positiboen % 44rekin, eta intzidentzia handia mantendu da Tuterako eremuan ( % 28) eta Lizarraldean ( % 13). Kasu honetan, 9 ospitaleratze berri izan dira, eta horietatik 2 ZIUn daude.


Adinaren arabera, 15 eta 29 urte bitarteko adin-tartea da nagusi (%27), eta 45 eta 49 urte bitarteko adin-taldea gero (%25). Ondoan daude 30-44 urteko adin-tartea (kasu berrien %23), 14 urtera arteko adingabeak (%11), 60-75 adin-taldea (%8) eta 75 urtetik gorakoak (%7).

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Berragertzeak #Kutsatzeak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude