Hego Euskal Herrian 141.100 pertsona ari dira telelanean azken kalkuluek diotenez

Ranstad giza baliabideen enpresaren arabera, Hego Euskal Herrian 141.100 pertsonak egiten dute telelana, iaz baino 89.500 pertsona gehiagok.

Ranstad giza baliabideen enpresak egindako kalkuluen arabera, 147.100 pertsonak egiten dute telelana, 34.000 pertsonak Nafarroan eta 113.100 pertsonak EAEn, duela urtebete baino % 198,2 eta %181,3 gehiagok, hurrenez hurren.


Randstadek zehaztu duenez, telelanak esan nahi du lan egiten den egunen erdia baino gehiago etxetik egiten dela, hau da, Nafarroan okupatuen %12,5 eta EAEn %12,6.


Iaz, Hego Euskal Herriko 51.600 profesionalek egiten zuten lan etxetik, eta horrek esan nahi du adierazlea ia hiru aldiz handitu dela urte bakarrean.


Randstaden esanetan, "Telelanaren igoera nabarmena ez da konfinamenduak eragindakoa bakarrik"; izan ere, "Enpresek eta langileek euren onurak eta erabilgarritasuna egiaztatu ahal izan dituzte, bai familia bizitza bateratzeko, bai bizi izan dugun egoera honetan negozioari jarraipena emateko".


Hori dela eta, eredu hori "modu masiboan ezartzen jarraituko da lanpostu motek ahalbidetzen duten sektore guztietan". Horregatik, enpresei gomendatzen die "lankideentzako helburu argiak dituzten lan-planen ezarpena bizkortzea, konfinamenduan ezarritako ereduei jarraipena eman ahal izateko, eta egon zitezkeen zalantzak eta aurreiritziak gainditu ondoren".

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude