Hemen dira 2019ko San Gregorio festak

Abuztuko azken ostegunean hasiko dira 2019ko Ataungo San Gregorio auzoko festak.


Urtero legez udako oporraldia agurtzeko iristear dira Ataungo San Gregorio auzoko festak. San Gregorioko festek izaten dituzten ekintza eta jarduera ohikoenek ez dute hutsik egingo abuztuaren 29tik irailaren 3ra bitartean. Ataungo San Gregorioko Festa Komixioa izan da beti bezala aurtengoan antolakuntza lanetan ibili dena eta jaietan eraso sexistarik gabe gozatzeko eskubidea nabarmendu dute. Hemen duzue jaiek izango duten egitaraua:


Abuztuak 29, osteguna:

16:45 Erreka jaitsiera ausartzen den jendearekin.

19:00 Txupinazoa eta buruhandiak auzoan zehar.

Ondoren pala partidak; Kaia Perlines - Maider Mendizabal VS Amaia Lopez - Maddi Mendizabal.

21:30 Herri afaria trikitilari eta bertsolariek alaituta.


Abuztuak 30, ostirala (Kuadrilla eguna):

14:00 Auzoko plazan elkarretaratzea, ohiturari jarraituz zuriz jantzita.

15:00 Kuadrila bazkaria trikitilariz alaituta.

17:30 Ginkana; LHko haurrentzat auzoan zehar eta HHko haurrentzat jolasak plazan.

18:00 Txokolate beroa bizkotxoekin.

18:30 Erreka jaitsiera.

19:00 Karro karrera.

19:30 Maite Zaituztegu.

21:30 Kuadrilla afaria.

23:59 Kontzertuak; - Karea - Iratzar erromeria.


Abuztuak 31, larunbata (Haurren eguna):

12:00 San Gregorio konkistatzen jarduera plazan gaztetxoentzat. Derrigorrezkoa izango da parte hartzaileek 10-14 urte bitartean izatea. Talde bakoitzak froga ezberdinetako zirkuitu bat osatu beharko du (Ordu eta erdiko iraupena izango du).

14:00 Haurren bazkaria; Doakoa izango da Jolasgelan eta izenak aurrez eman beharko dira ohiko lekuetan.

15:00 Puzgarri eta jolasak Zelai frontoian.

18:00 Haurrentzako askaria.

19:00 DJ Ioar haur mozorro festarekin eta ondoren purrara.

21:00 Oilasko jana platerak etab norberaren etxetik eramanda.

00:30 Kontzertuak; - Marlik - Zirkiñik ez.

02:00 Helduen mozorro lehiaketa.


Irailak 1, igandea:

11:30 Pilota partidak eta eguerdian kantu poteoa EATE abesbatzarekin.

18:00 Otsoak Dantza Taldearen emanaldia plazan.

20:00 Kontzertu akustikoa.

20:30 Gazta dastaketa.


Irailak 3, asteartea (San Gregorio eguna):

10:00 Meza Santua eta ondoren salda.

12:00 Haurren eta helduen toka txapelketa Zelai frontoian.

14:30 Herri bazkaria.

18:00 Mus txapelketa jaiei amaiera emateko.


Ohar garrantzitsuak: Beharrezkoak diren txartelak ohiko lekuetan eskuragarri izango dira. Otorduen ondoren jasotzen laguntzea eskertuko da. Maite zaituztegu ekitaldirako aurre entsegua jakinaraziko da herrian zehar aldez aurretik.


#Ataun #AtaungoUdala #SanGregorio #Uda #Oporrak #KaiaPerlines #MaiderMendizabal #AmaiaLopez #MaddiMendizabal #Karea #IratzarErromeria #Haurrak #IoarAizpurua #Marlik #Zirkiñikbez #EATE #Jaiak #Festak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude