Herri bideak konpontzeko 58.181 euroko inbertsioa

Baserrietara dauden joan etorriko bideak konpontzeko 58.181€-ko inbertsioa egingo da eta foruzaingoak 406.000€ jarri ditu Goierriko 18 udalerritan.

Errepideko lanak

Herrian baserrietara dauden bideak konpontzeko inbertsioa egingo da Ataunen ere Goierriko 18 udalerriren artean. 921.336€-ko inbertsioa izango da Goierrik jasoko duena eta 406.546€ (%44) Gipuzkoako foru aldundiak jarriko ditu. Proiektu asko gauzatuta dauden arren, badira oraindik ere baieztatzeko prozesuan daudenak eta hauen erantzunaren zain itxaroten jarraitzen dutenak ere. Aurkeztu diren 49 proiektuetatik 28 izango dira aldundiaren finantza jasoko dutenak.


Ataunen Aldarretarako bidean egingo dituzte konponketa lan handienak eta honetarako 26.987€ erabiliko dituzte. Ustatxo zaharrerako bideak 18.851€ eskatzen ditu eta Errondorakoak berriz 12.342€. Guztira 58.181€ jasoko ditu udalak konponketa hauek egiteko eta Sara bidea egokitzeko ere 1.542€ erabiliko ditu.


#Ataun #Herria #Gizartea #Ekonomia #AtaungoUdala #Herria #Goierri #GipuzkoakoForuAldundia #Gipuzkoa #EuskalHerria #SanMartin #SanGregorio #Aia #2019

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020