Herriarteko pilota txapelketaren finalerdia jokatu zen atzo Ataunen

Atzo jokatu zen Ataungo Auzoeta kiroldegian Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketaren finalaurrekoa eta balorazio ona egin dute orokorrean pilotariek.

Ataungo 2019-06-22 herriarteko pilota txapelketaren finalerdia

Hitz gutxitan, partida gogorrak baina merezitakoak izan zirela esan zuten pilotariek. Iaz izan zen lehen urtea Ataunek, Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketaren finalean sartzeko aukera izan zuena, baina oraingo honetan ez dute aukerarik izan. Zubizarretaren hitzetan garbi zuten Astigarragako jubenil mailako pilotariak oso onak zirela, baina hauei aurre egitea izan zen beraien helburu nagusietako bat.


Iñigo Alzua (Ataungo kirol elkarteko delegatua)

Jende dezente gerturatu zen arratsaldeko zazpietan hasi ziren partidetara eta Iñigo Alzua entrenatzailearen esanetan plazera izan da Ataun bezalako herri bateko pilotalekuan horrelako lehiaz gozatzera etortzea. Entrenatzaileak ere garbi zuen hasieratik nahiko zaila izango zutela finalera pasatzea baina esperantzarik galdu gabe aurrera egin diote jokatutako partidetan. Joan zen asteburuan Astigarragan jokaturiko partidetan 2 eta 1 irabazi zion bertako taldeak Atauni eta oso jotzaileak eta indartsuak zirela erakutsi zuten.

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020