Herriko jolas-parkeak itxita mantenduko ditu Ataungo udalak datozen egunetan
Ataungo udalak herritarrei zentzuz jokatzea eta jolas-parkeak ez erabiltzea eskatu du gaurtik aurrera.

Ataungo Udalak gaur goizean jakitera eman duenez herriko jolas-parkeak ez erabiltzeko erabakia hartu du eta herritarrei zentzuz jokatzeko eskatu die. Auzo ezberdinetan kokatzen diren horrelako guneak erabileratik at egongo dira datozen 15 egunetan gainerako eraikin, ekitaldi eta zerbitzu bezala. Udalak guztion ardura dela gaineratu du bere twitter kontuan.
#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #AtaungoUdala #Jolasparkeak #Haurrak #SanMartin #SanGregorio #Aia #Twitter