Herriko zabor-guneetan segurtasun kamerak jarri ditu Ataungo Udalak

Udalak jakitera emandako azken oharraren arabera segurtasun kamerak jarri dituzte herriko zabor-guneetan.


Zenbait herritarren jokabide desegokia izan da kexa herriko zabor-guneetan azken hilabeteetan herrian. Ataungo Udalak ohar bat kaleratu zuen herritarren artean zabaldu eta sentsibilizazio-kanpainak jarri zituen abian, arazo hau konpondu ahal izateko. Udalaren esanetan «hau egin arren berdin jarraitzen dugunez» neurri zorrotzak hartu behar izan dituzte.


Sare sozialetan zabaldu den azken oharraren arabera segurtasun-kamerak jarri dituzte eta aldi baterako bakarrik izatea espero dute. Aurretik zehaztu zutenez, arauak errespetatzea derrigorrezkoa da eta hala egin ezean isunak jarriko dituzte.

#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Aia #Zaborra #Zaborrontziak #SentsibilizazioKanpaina #Segurtasuna #Kamerak #SareSozialak #Gizartea #Ingurumena #Herritarrak

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020