Hezkuntza Sailak segurtasun eta higiene neurriak jakinarazi dizkie sindikatuei

Hezkuntza Saileko Lan Osasuneko Batzordeak bilera egin zuen bart bideokonferentziaz.

Gaur goizez eta bideokonferentzia bidez, Hezkuntza Saileko Lan Osasuneko Batzordearen bilera izan da. Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea buru zela, sindikatuetako ordezkariek eta Hezkuntza Saileko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko kideek hartu dute parte bertan. Bileran, Hezkuntza Sailak Osasun Sailarekin koordinatuta aurreikusitako neurriak partekatu ditu Garamendik sindikatuetako ordezkariekin. Neurri horien helburua da higiene eta segurtasun-baldintzak bermatzea, datorren astetik aintzinera aurreikusia dagoen ikasgeletarako itzuleraren aurrean. Eusko Jaurlaritzak ikastetxe publikoen esku jarriko ditu Osasun Sailak eta Prebentzio Zerbitzuak funtsezkotzat jotzen dituzten materialak. Horrela bada: - Ikastetxe guztiek maskarak izango dituzte irakasleentzat eta ikastetxeko langileentzat. Maskarak oro har erabiltzen ari direnez eta garraio publikoan, adibidez, nahitaez erabili behar direnez, ikasleek maskara eraman beharko dute. Hala ere, ikastetxeak maskara bat bermatuko die, hainbat arrazoirengatik, ikastetxera sartzeko unean maskararik ez duten ikasleei. - Hala eskatzen duten ikastetxeko hezitzaileei babes-pantaila bat emango zaie. - Ikastetxeak gel hidroalkoholikoak izango ditu. - Ikastetxe bakoitzak infragorri bidezko termometro bat izango du. - Ikastetxeko garbiketa-zerbitzua indartuko Arreta berezia jarriko da kontaktu handieneko gainazalak desinfektatzeko: barandak, heldulekuak, argi-etengailuak, bai eta bainuak ere. Ikastetxe bakoitzak garbiketako langileak izango ditu eskola-orduetan, aipatutako eremuetako higienea bermatzeko. - Aurreikusitako prebentzio-neurriak jasotzen dituen azalpen-kartel bat egin da.

Aipaturiko material horrekin batera, beste neurri orokor batzuk ere hartuko dira, EAEko ikastetxe guztietarako, aurreikusitako jardueraren segurtasunerako osasun edo prebentzio-neurriak bermatzeko: - Eskola-postuen artean 1,5 metroko segurtasun tartea izango da, maskararen erabilerarekin batera; horrela, gelako edukiera murriztuko da. Distantzia hori 2 metrokoa izango da gainerako eskola-espazioetan. - Ikastetxeak itxi egingo ditu erabiltzea aurreikusten ez diren espazioak - Arreta berezia jarriko zaio eskuak garbitzeko maiztasunari. - Ikastetxeko sarrera-irteerak ordenatuta eta mailakatuta egingo dira. - Ikastetxeak mailakatu egingo ditu taldeen atsedenaldiak. - Ordutegi trinkoa. Gehienez 5 orduko presentzia - Ez zaio jangela-zerbitzuari berrekingo.

Hezkuntza Sailak eta Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak hartutako neurrien jarraipena egingo dute, eta unean-unean beharrezkotzat jotzen diren osasun-neurriak bermatzen jarraituko dute. Hezkuntza Sailak sindikatuekin etengabeko harremana izateko borondatea adierazten du, hezkuntzarako eskubidea bermatzeko nahiz hezkuntzako profesionalen segurtasuna eta higiene-bermeak zaintzeko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Hezkuntza #Sindikatuak #OlatzGaramendi

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude