Hilabeteko audientzia mailarik onena jaso du Nahikoa da saioak



Ataun irratiko Nahikoa da saioak hilabeteko audientzia mailarik onena lortu gaurko saioan.

Gaurko honetan, goizeko 09:00etan ekin dio Ioar Aizpuruak Nahikoa da saioari Ataun irratian. Beti bezala, eguneko albisteak errepasatu ditu, informazio tarteari begirada egiteko. Goizeko 11:00k bitartean, aurreko asteburuan Ataungo liburu eta disko azokan egin zituen elkarrizketetako batzuk entzuten egon gara eta Gorka Santesteban kolaboratzailearen bisita ere jaso dugu. 11:00tatik aurrera ordea, Jagoba, Izar eta Kaiaren tartea izan da. Arratsaldeko 13:00a bitartean, gabonetako loteriaren nondik-norakoak gertutik jarraitu bai dituzte eta xehetasun guztiak kontatzen egon dira.

Ataun irratiko Nahikoa da saioak, hilabeteko audientzia mailarik onena jaso du gaurko saioarekin eta zuzendaritza, harro nagertu da berri honen aurrean. Biharko egunari begira ere, beste zenbait jende espero dute irratiaren beste aldean, Ataun irratiaren gabonetako zozketa egin ahal izateko, kalera aterako delako Leire Perlines aurkezlea.

Kaleko irudiak zuzenean ikusteko aukera zabalik jarri du Ataun irratiak. Zuzeneko orrialdean egongo den bideo laukian ikusteko aukera egongo da edo bestela youtubeko Ataun irratiaren kanalean.


#Ataun #Ataunirratia #Irratia #Nahikoada #Eguberriak #IoarAizpurua #GorkaSantesteban #JagobaApalategi #IzarSukia #KaiaPerlines #Youtube

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude