Hiru hizkuntzetan eskainiko dira asteburu honetako filmak Ataunen

Joan zen asteburuko atsedenaren ondoren bueltan dira bi film Ataungo Herri Antzokira.

Asteburu honetan, martxoak 6, 8 eta 9an Herri Antzokiko helduen emanaldian Erase una vez en Hollywood eta haurrentzako Terra willy: planeta ezezaguna filmak eskainiko dira. Haurren filmak, ondorengoa kontatzen digu: Willy mutil koskorra espazioan zehar bidaian dabil gurasoekin. Espazio ontzia istripuz suntsituko zaie, Willy ontzitik kanporatua izango da larrialdietarako kapsula batean, eta gurasoengandik urrun, esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du. Buck biziraupen robota eta Flash alienígena lagun hartuta, Willyk gurasoekin bat egiteko modua aurkitu behako du, mundo berri liluragarri honen sekretuak ezagutzen dituen bitartean. Igandean 16:30etatik aurrera eskainiko da.


Érase una vez en Hollywood filma aktore biziaren inguruko historia da, bere gertakizunak garai zaharreko Hollywodera eramango gaituzte, egoera historikoak berrikusteko. Egunetik egunera aktore baten bizia nola beraka doan ikusten du aktore printzipalak eta exitoa izateko malda eta oztopo gehiago azaltzen zaizkio. Bere lagun mina duen beste aktore oraindik frustratuago batek lagundu ahal izango dio. Ostiralean ingelesez eta igande nahiz astelehenean gazteleraz proiektatuko da Herri Antzokian.


#Ataun #Ataungoudala #Herriantzokia #Kultura #Gizartea #Zinema #Haurrak #TerraWillyPlanetaEzaguna #ÉraseUnaVezEnHollyWood #HollyWood

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude