Hizketalaguna egitasmoa martxan jarriko du Ataungo Udalak
Ataungo kultura-batzordeak hizketalaguna egitasmoa martxan jarriko du herritarrentzat.

Goierri eta beste hainbat txokotako herrietan bezala, Ataunen ere hizketalaguna egitasmoa martxan jartzea erabaki gu udaleko kultura-batzordeak. Honek dakarren helburu nagusia, euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez duten pertsonak elkartzea da, ikasten ari direnekin edota hitz egiteko ohitura dutenekin. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da izena ematea martxoaren 18a baino lehen ondorengo komunikabide hauetako bat erabilita:
· Whatsappez: 616758758
· Telefonoz: 943180011
· Posta elektronikoz: kultura@ataun.eus
#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Aia #Kultura #KulturaBatzordea #Euskara #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #HizketalagunaEgitasmoa