• Leire Perlines Apalategi

Iñaki Artola esku huskako pilotaria izango dugu bisitan Ataun Irratian

Iñaki Artola pilotari profesionala izango dugun gurean bere ibilbideaz hitz egiteko.

Iñaki Artola 25 urteko gazte alegiarra esku huskako jokalari profesionala da. Asegarce enpresarekin aritzen zen lanean, eta 2014ko ekainaren 28an debutatu zuen profesionaletan Tolosako Beotibar pilotalekuan.


Pilotaria bere kolpe indartsuarengatik nabarmentzen da. Debutatu zuenetik bost hilabete betetzerako, profesionaletako bere lehenengo titulua lortu zuen. Hau, Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa izan zen, finalean Jokin Altunari 22-8 gailenduta.


Gaur egun Baiko pilota enpresarekin egiten du bat, eta alegiarra lanean oso fin dabilela dirudi.


Aurrelaria gurean izango da bere ibilbide profesionalaz hitz egiteko eta bere esperientziak kontatzeko.


Elkarrizketa hau aurrera eramaten Endika Apalategik lagundu digu eta eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Ataun Irratiko lantaldearen izenean.


#IñakiArtola #Eskupilota #Aurrelaria #Pilota #BaikoPilota #Asegarce #Alegi #Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #EuskalHerria #Elkarrizketa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude