Iñaki Perurena harri-jasotzailea Ataunen izango da
Ostiral honetan "Harria, maitasun istorioa" hitzaldia eskainiko du Iñaki Perurena harri-jasotzaileak Ataunen.

Euskal Herriko pertsonaia oso ezaguna da Iñaki Perurena harri-jasotzailea. Ataungo 2019ko mitoaldiari hasiera eman ahal izateko, bere bisita jasoko du herriak ostiral honetan iluntzeko zortzietan. Hainbat herri eta hiritan izan da Perurena "Harria, maitasun istorioa" hitzaldia eskaintzen eta lan horretan jarraitzen du oraindik ere. Euskal Herrian harriak duen historioa azaltzeaz gain, ez dio inoiz uko egingo erakustaldiak eskaintzeari. Ataunen, Astigarraga auzoko parkean izango da baina eguraldi txarra egiten duen kasuan San Martin auzoan kokatzen den udaletxearen ganbarara lekualdatuko dute.
#Ataun #Albistea #Agenda #Herria #IñakiPerurena #Kultura #Jentilbaratzakulturelkartea #EuskalHerria #Harri-jasotzailea #AtaungoUdala #Mitoaldia2019 #2019