• Leire Perlines Apalategi

Iñigo Vicens: "Guztiok dugu beharrezkoa kirola egitea"

Iñigo Vicens izan genuen estudioan bere ibilbideaz hitz egiteko.

Gazte-gaztetatik aritu da Iñigo Vicens kirol munduan murgilduta. Gaur egun, Crossfit eta entrenamendu funtzionaletan espezializatutako prestatzaile fisikoa da eta bertatik-bertara ezagutzeko aukera paregabea izan dugu gainera. 10 urte daramatza aretoko monitore gisa eta igeriketa nahiz pilateseko entrenatzailea izateaz gain, txoko guztietan ikus genezake.


Azken denboraldian, EiTB hedabidearen Gure Kasa telebista saioan ikusi dugu kolaboratzaile bezala lanean baita Zuriñe Hidalgorekin batera aurkezten duen Adinberrin ere. Berarekin hitz egin ondoren, garbi geratu zaigu egunero kirola edo gutxienez giharrak mugitzea oso garrantzitsua dela gure osasunerako.


Iñigo Vicens kirolariaren inguruan gehiago jakiteko aukera izan genuen Ataun Irratiko estudioan.


#Iñigo #Vicens #IñigoVicens #Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #EuskalHerria #Euskara #Kirola #Crossfit #Ioar #Aizpurua #IoarAizpurua #Leire #Perlines #LeirePerlines

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude