Ibilbide berri bat hasiko du Gorka Santestebanek Ataun Irratian
Iraileko programazioarekin batera bere lehen saioa estreinatuko du Gorka Santestebanek Ataun Irratian.

Udako oporraldia amaitu da eta erronka berriei aurre egiteko unea iritsi da Ataun Irratian. Gorka Santesteban kolaborazio lanetan ibili da orain arte eta hemendik aurrera ere Nahikoa da saioan jarraituko duen arren, saio berri bat estreinatuko du iraileko programazio berriarekin batera.
Proiektu berriei gogotsu ekiteko prest dator Gorka "Ostiraltxo" izenarekin aurkeztuko duen Euskal Magazine honetan bezala. Ostiralero arratsaldeko 5etan izango du ordubeteko tartea eta larunbatero 13:00etatik 15:00etara laburpena entzuteko aukera izango da. Euskaran oinarrituko da gehienbat saioa, Euskal kantak, bertako kontzertuak, gipuzkoako bertsolari txapelketaren informazioa...
Gorkak Euskal kultura sustatu nahi du eta hori izango da saioaren helburu nagusia. Saio guztiak entzungai izango dira Nahibezala, Ivoox eta Spotify plataformetan. Sare sozialetan ere izango da aukera saioaren nondik norakoak jarraitzeko.
#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Musika #EuskalMusika #Euskara #GorkaSantesteban #Irratikosaioak #Programazioa #Uda #Ostiraltxo #Nahikoada #EuskalKultura #Nahibezala #Ivoox #Spotify #SareSozialak