Ibilgailuek ez dute irteerarik izango Hendaiaruntz abuztuaren 27ra arte

Eusko Jaurlaritzak Biriatuko ordainlekua sahiesteko gomendioa egin du abuztuaren 23tik 27ra bitartean.

Biriatuko auto-ilarak

Biarritzen egitekoak diren G7ko goi-bilera dela eta, AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera itxiko dute ibilgailuentzat abuztuaren 23tik 27ko 06:00ak bitartean Baionako noranzkoan Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman duenez. Bestetik Euskotrenek jakinarazitako ohar baten arabera, Hendaiako geltokiak ateak itxiko ditu abuztuaren 18tik 26ra.


Jasotako datuen arabera 30.000 ibilgailu inguru igarotzen dira Biriatuko ordainlekutik. Itxita egongo den egun honetarako, hainbat neurri hartu dira: informazio seinaleak areagotu dira zerbitzuguneetan eta nazioarteko igarobideko errepideetan, 90.000 informazio liburuxka jarri dira eskuragarri lau hizkuntza ezberdinetan eta trafikoa arin mantentzeko nahiz pertsonen segurtasuna bermatzeko lan egingo duten trafiko arduradunak.


Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, 011 telefono bidezko arreta zerbitzua indartu du garraio sektorearekin, ibilgailu astunen trafikorako murrizketen berri emateko. Era berean Sonia Diaz de Corcuera Frantziako Trafiko zuzendariak jakinarazi duenez segurtasun kontrolak areagotu dituzte Frantziako agintariek.


#EuskalHerria #Espainia #Frantzia #Trafikoa #Errepidea #EuskoJaurlaritza #TrafikoZuzendaritza #Hendaia #Baiona #Biarritz #Biriatu #Euskotren #SoniaDiazdeCorcuera #Uda

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020