Idurre Eskisabelek "Goseak Janak" liburua aurkeztu du Ataunen



Ataungo liburu eta disko azokan Idurre Eskisabelen "Goseak Janak" liburuaren aurkezpena entzun genuen atzo.

Idurreren lehen poesia liburua da honako hau eta Ataungo liburu eta disko azokan, berak eginiko aurkezpenaz gozatzeko aukera ederra izan genuen atzo. Denetarik erakutsi nahi izan digu liburuan kontatu digunarekin eta kazetaria den aldetik ere, betidanik egon izan da idazlanak egiten, poemak gehienbat. Aurkezpenean zehar, hainbat poema irakurri zizkigun, gehien gustatzen zaion bat ez duela aurreratuz, baina nahiz zaila egin, bat aukeratzeko gai izan zen. Asteburu osoan zehar salgai egongo da liburu azokan Idurreren diskoa. Bestalde, guk berarekin hitz batzuk egiteko aukera ere eduki genuen eta abenduaren 22ko Nahikoa da saioan entzuteko aukera edukiko duzue bere elkarrizketa.

#Ataungoliburuetadisoazoka #Ataun #Ataunirratia #IdurreEskisabelLarranaga #Albistea

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020