Igande honetan Ataungo hiru auzoetako korrikaldiaren beste edizio bat ospatuko da

"Mantzaren oroimenezko" Ataungo hiru auzoetako korrialdearen XXXIX.edizioa egingo da.

Igande honetan burutuko da Ataungo hiru auzoetako XXXIX.korrikaldia. Goizeko 11tan emango zaio hasiera korrikaldiari, baina beharrezkoa izango da aurrez izena ematea "www.kirolprobak.com", "www.ataun.eus" webguneetan edo egunean bertan 10etatik aurrera. Egunean bertan 15€ ordaindu beharko dira dortsal zenbakia jasotzeko eta aurretik lortuz gero 12€.


17,3km-ko ibilbidea izango da eta amaieran sari banaketa egingo da udaletxearen azpian. San Martin auzoan abiatuko da lehia udaletxearen aurrean, bertatik San Gregoriora arteko ibilbidea bete beharko dute lehiakideek eta kasetatik pasa ondoren Aia auzoa atzean utzita berriro ere bueltan izango dira udaletxearen aurrera iritsi arte.


Gehienez 2 orduko muga izango du ibilbideak eta errekorra jartzen duenarentzat 300€-ko saria izango da. Gizonezkoen marka 00:54.10 da eta emakumezkoena berriz 01:06:00. Animatu eta hartu parte!


#Ataun #Ataungoudala #Kirola #Atletismotaldea #Ataungokorrikaldia #Goierri #Gipuzkoa #EuskalHerria #Lehiaketa #SanMartin #SanGregorio #Kaseta #Aia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude