Igande honetan "Jentilak eta Olentzero" ibilaldia egingo da

Urtero bezala "Jentilak eta Olentzero" ibilaldia egingo da Lizarrusti Parketxetik abiatu eta Allekupeko baso-bira eginda.

Abenduarekin batera Olentzero eta Mari Domingi menditik jaitsi eta igande goizean Allekuko pagadian izango dira. Ibilaldia Lizarrusti Parketxetik abiatuko da eta mundu magiko batean murgildu ostean, gertaera harrigarriak izango dira protagonista. Jentilak, Sorginak, Akerbeltz, Olentzero, Mari Domingi eta Aralarko beste hainbat jeinu izango dira bideko lagun.


Hiru ibilbide egingo dira Jentilbaratza Kultur Elkarteak jakitera eman duenez. Lehenengoa 10:00etan abiatuko da, bigarrena 10:30etan azkena berriz 11:00etan. Sarrerak amaiturik dauden arren, beharrezkoa izan da aurrez izena ematea. Informazio gehiago eskuratzeko www.jentilbaratza.eus webgunea bisita dezakezu.


#Ataun #AtaungoUdala #JentilbaratzaKulturElkartea #ParketxeSarea #Gipuzkoa #Euskadi #EuskalHerria #Goierri #Olentzero #MariDomingi #Jentilak #Akerbeltz #Sorginak #Alleku #Mendia #Natura #Gizartea #Kultura

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude