Igande honetarako plan ezin hobea Ordiziarrock-en eskutik

Ordiziarrock ekintzak taldeak DJ Monkey Man-en musika saio bat antolatu du igande arratsalderako Oiangun.

Uda bete-betean ekintza paregabea antolatu du Ordiziarrock ekintzak taldeak igande honetarako. Beste behin ere musika izango du ardatz DJ Monkey Man-ek eskainiko duen 19:00tatik aurrerako saioan.


Antolakuntzako taldeak Happy Hour bezala izendatu du 18:30tatik 19:30tara bitarteko zati garrantzitsu hau eta Oianguko Txiringitoa ere zabalik egongo dela iragarri dute.


Koronabirusaren pandemiak agur esan ez duenez, beharrezkoa izango da indarrean dauden azken neurriak hartzea. Pertsonen arteko gutxieneko (2 metro) distantzia soziala bermatzea derrigorrezkoa da eta musukoaren erabilera ere bai nahiz eta distantzia zaindu.


Igande honetarako planik ez bazenuen eta zerbaiten bila bazenbiltzan, ez zenuke gehiago begiratu behar. Animatu eta gerturatu zaitez Oiangura!


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Musika #Gizartea #Ordiziarrock #DJMonkeyMan #DJ #Ordizia #Oiangu #Goierri #Gipuzkoa #Euskadi #EuskalHerria #Uda #Beroa #Abuztua #Koronabirusa #NormaltasunBerria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude