Igandean Ataungo iraupen luzeko X. mendi-ibilaldia egingo da


Igande honetan (maiatzak5) egingo da Ataungo iraupen luzeko X. mendi-ibilaldia.


Bi ibilaldi mota egingo dira igande honetan eta biak Auzoeta udal kiroldegitik abiatuko dira. Ibilaldi luzeak 48km izango ditu eta 6:30etan abiatuko da 9-11 orduko iraupenarekin amaituz. Ibilaldi motzak aldiz 21,3km izango ditu eta 8:00etan abiatuko da 4,5-5 orduko iraupena izanik. Izena aldez aurretik emateko www.zirkuitua.com webgunean sar zaitezke edo ataunke.mendia@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali. Egunean bertan irteeraren aurretik izena emateko aukera ere egongo da, baina antolakuntzaren arabera aurrez egitea komeni da.

Derrigorrez partehartzaileak kontroletatik antolatzaileek jarritako ordutegi barruan pasatu beharko dute. Jarritako ordutegi aurretik edo atzetik pasatzen direnak ez dira kontuan hartuko. Kontroletan janaria eta edaria izango da nahi duenarentzat.

#Ataun #Ataungoiraupenluzekomendiibilaldia #Auzoetaudalkiroldegia #Ataungoudala #Albistea #EuskalHerria #Gipuzkoa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude