Igandean Itziar Ituño Euskal aktorearen bisita jasoko dugu Ataun Irratian

Euskal Herriko aktore ezagunetarikoa den Itziar Ituño izango dugu igande goizean Ataun Irratian.

Apirilaren 3an estreinatu zen "La Casa de Papel" telesail ezagunaren laugarren denboraldia Netflix plataformaren bitartez. Euskal Herrian horren ezagun dugun Itziar Ituño aktorea, lehenengo denboralditik hasi zen kameren aurrean agertzen telesail honetan eta Raquel Murillo (Lisboa) bezala ezagutu dezakegu.


"Antena 3" etxea izan zen lehen denboraldia estreinatu zuena, baina hasierako audientzia kaskarraren ondorioz alde batera utzi zuen. Netflix ekoizetxeak ordea, telesailaren aldeko apustua egin eta izugarrizko arrakasta lortu duenetariko bat dela esan genezake une honetan. Hemen duzue kaleratu den azken denboraldiaren aurrerapena:

Igande honetan, Ataun Irratiko "Nahikoa da" saioan elkarrizketatuko dugu zuzenean bertako esperientziaz gehiago jakiteko eta aktorearen orain arteko ibilbidea gertuagotik ezagutzeko. Ioar Aizpuruak gidatzen duen saioan, Ane Murua kolaboratzailearen tartean egingo diote elkarrizketa elkarrekin. Ez galdu!


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #NahikoaDa #IoarAizpurua #AneMurua #Telesailak #Filmak #Zinema #Telebista #LaCasadePapel #ItziarItuño #Netflix #Elkarrizketa #EuskalAktorea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude