Igandean izango da Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia


Igande honetan ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia Errenterian eta aurtengoa 28.edizioa izango da.


Musika kontzertuak, tailerrak eta beste hainbat jarduera prestatu dira igande honetan Errenterian ospatuko den Euskal Esolako Publikoaren alderko jaian. Gune ezberdinak izango dituen arren, festa giroa martxan jartzeko herriko plazan izango dira kontzertuak: Larunbatean Nerabe taldeak zuzeneko kontzertua eskainiko du 19:00etan, igandean eMe taldeak girotuko du plaza 13:00etatik aurrera eta 17:00etan Izaki Gardenak taldearen txanda izango da.

Jaialdiak izango duen gune bakarra ez da izango herriko plaza, Ondartxo gunean ere egongo da zerez gozatua. Gazteako esataria den Txurru eta Goazeneko Asier Burguete aktorea arituko dira DJ lanetan 12:30etan eta 13:30etan. Arratsaldean berriz 15:00retan dantza ekitaldiak izango dira eta 16:00retan Aneguriak igoko da oholtza gainera. Jaiari amaiera on bat emateko Nøgen taldeak kontzertua eskainiko du 18:00etan Gamon Zumardian.

#EuskalHerria #Gipuzkoa #EuskalEskolaPublikoa #EuskalEskolaPublikoarenjaia #Errenteria #Musika #Kontzertua #Jaialdia #Jaiak #Nerabe #eMe #IzakiGardenak #Txurru #AsierBurguete #Gaztea #Goazen #EiTB #Aneguria #Nøgen #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude