Igaroaldi bat egingo du Korrikak beste behin Goierrin



Beste urte batez jarraian Goierri ere Zapalduko du Korrikak.

Apirilaren 4an hasiko da Korrika AEKren lasterketa erraldoia Garesen. Amaiera berriz Gasteizen emango dioten apirilaren 14an eta egun horien artean Euskal Herriko zenbait herri zapalduko ditu, horien artean baita goierrikoak ere. 21.edizioa den honetan, 7 herrialdetatik igaroko da hamaika egunetan eta 2.560 kilometro egingo ditu. Aurten, AEKk, Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" omendu du euskara batua sortzen egindako lanagatik.

Bestalde, 6 ordu egingo ditu korrikak Goierrin, Legorretan sartuko da apirilaren 13an 06:03:11an eta Oñatin amaituko du Goierriko ibilbidea.

Goierriko ibilidearen ordutegia:

- Legorreta 06:03

- Itsasondo 06:16

- Ordizia 06:29

- Beasain 06:42

- Lazkao 07:01

- Olaberria 07:19

- Idiazabal 07:54

- Segura 08:20

- Zerain 08:42

- Mutiloa 09:01

- Ormaiztegi 09:27

- Alegia, Santa Lutzi

- Zumarraga 10:25

- Urretxu 10:31

- Legazpi 10:57

- Oñati 12:13

#AEK #Korrika #Goierri #Gasteiz #Gares #JoseLuisAlvarezEnparantza #Txillardegi #Legorreta #Itsasondo #Ordizia #Beasain #Lazkao #Olaberria #Idiazabal #Segura #Zerain #Mutiloa #Ormaiztegi #Alegia #Zumarraga #Urretxu #Legazpi #Oñati #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude