Ikusgai dago jada Ataun irratiaren gabonetako bideoa



Aurten gabonetako bideo berezi bat egin dugu Ataun irratian eta ikusgai dago jada.

Aurten Olentzeroren etorrera zuzen-zuzenean grabatzen izan gara Ataungo San Gregorio auzoan. Jagoba Apalategi eta Kaia Perlines kolaboratzaileek egin dute saioaren aurkezpena eta oso ongi pasa dugu. Olentzero eta Mari Domingirekin hitz batzuk egiteko aukera ere izan dugu eta kalean alde batera nahiz bestera ibili ostean, 24 gauean zer afaldua badagoela ikusi dugu. Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu bideo hau posible egitea lagundu digutenei eta Tech Mediari produkzio lanak egiteagatik. Eguberri zoriontsuak opa dizkizugu Ataun irratiko lankide guztiok!

#Ataun #Ataunirratia #Irratia #AtaunTelebista #Eguberriak #Olentzero #Maridomingi #Olentzerorenetorrera #JagobaApalategi #KaiaPerlines #SanGregorio #TechMedia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude