Indarkeria ez dela bidea erakutsi dute Ataungo emakumeek ere

Emakumearen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunarekin bat egin dute ataundarrek ere.

2019ko emakumearen indarkeriaren aurkako eguna Ataunen

Euskal Herriko mugimendu feministak deituta, kalera atera dira Ataungo emakumeak ere eta 'neurri eraginkorrak' eskatu dituzte. Indarkeria matxistaren aurka "dena egiteko" dagoela ohartarazi dute, emakumeek pairatzen dituzten tratu txarrei ohiu egin eta guztiok eskubide berberak ditugula gogorarazi. San Martin auzoko plazan 18:30tan egin da elkarretaratzea eta testu bat irakurtzeaz gain, Otsoak Dantza Taldekoen koreografia ezberdinak izan dira ikusgai.

Tratu txarrak jasaten badituzu edo lagun diezaiokezun norbait ezagutzen baldin baduzu deitu 900 840 111 telefono zenbakira Euskadin edo 016 zenbakira estatu osoan. Hauek ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.


#Ataun #AtaungoUdala #SanMartin #BerdintasunBatzordea #Emakumeak #IndarkeriaMatxista #Emakunde #Gizartea #Ekintza #Herria #Herritarrak #OtsoakDantzaTaldea #Kultura #Dantza

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020