Indartsu dator XII. Ataungo gazte eguna
Ekainaren 14tik 16ra bitartean ospatuko da Ataungo XII. gazte eguna eta kalean da egitaraua.

Atzera kontaketan dira gazteak ekainaren 14an hasiko duten Ataungo XII. gazte egunerako. Ostiralean hasi eta asteburu osoa iraungo duen egitaraua antolatu du asanbladak eta beraien hitzetan, ez da galtzekoa izango: "Ikasteko, disfrutatzeko, harremanak sendotzeko, dantza eitteko, hausnartzeko, garraxi eitteko eta beste hamaika gauzatako aukerea eukiko dezue gureana gertuatzen bazeate!"
Egitaraua:
Ekainak 14 (Ostirala)
17:30etan: Jentil Baratzara igoera - Ondoren afaria Oargin (Norberak berea eramanda)
21:00etan: "Venezuelako zain irekiak" dokumentala
Ekainak 15 (Larunbata)
09:30etan: Gosari tertulia Oargin
11:30etan: Poteoa herrian zehar
14:30etan: Bazkaria San Gregorion
17:00etan: Trivial erraldoia - Ondoren triki poteoa herrian zehar
21:00etan: Bokadilo jana
22:00etan: Akelarrea
23:00etan: Humus eta Tooth musika taldeen kontzertuak
Otorduetarako tiketak eskuragarri egongo dira ohiko lekuetan Ekainaren 11ra bitartean ( Bazkaria 15€, Afaria 4€, Bazkaria + Afaria 17€).
Ekainak 16 (Igandea)
17:30etan: Garbiketa - Ondoren "Ataun of the dead" proiekzioa San Gregorion
#Ataun #Tortoataungogazteasanblada #Ataungoudala #Oargi #SanMartin #SanGregorio #Humus #Tooth #Musika #Kontzertua #Artadi #Ataunofthedead #2019 #Goierri #Gipuzkoa #EuskalHerria #Albistea