Indartsu datoz San Gregorioko jaiak



Ataungo San Gregorio auzoak jai bikainak ospatuko ditu beste urte batez.

San Gregorioko festa komixioak urtero adierazten duen moduan, Ataunen eraso sexistarik gabeko jaiak ospatu nahi dira, jaiak gozatuz. Ostegunean hasiko dira jaiak 19:00etako txupinazoarekin eta irailaren 3an, astelehenean amaituko dira.

Asteazkenetik aurrera, Ataungo festetako orrialde berezia izango duzue eskuragarri Ataun irratiaren webgunean. Jaietako informazio guztia eskuragarri izango duzue bertan. Bestalde, gure irratiko lankide dugun Ioar Aizpurua, DJ lanetan izango da ostiralean gauerditik aurrerako Inguma eta Iratzar taldeen ondoren. Gozatu jaiak!

#Ataun #Ataungoudala #SanGregorio #Jaiak #IoarAizpurua #Inguma #Iratzar

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020