Info ATI proeiktu berriaren aurkezpena egin du Ataun Irratiko zuzendaritzak

Gaurtik aurrera martxan izango da Ataun Irratiak aurkeztu duen Info ATI proiektu berria.

Info ATI telebistan

Ataun Irratiko zuzendaritzak gaurko honetan aurkeztu du Uztailaren 3tik aurrera martxan jarriko duen proiektu berria."Info ATI" izenarekin topatuko ditugu honek eskainiko dituen lan guztiak Ataun Irratiaren webgunean, sare sozialetan eta beste hainbat plataformetan. Zuzendaritzaren hitzetan, "herritarrentzat eta beste edonorentzat sorturiko proiektua da eta elkarlanarekin iragana izan dezakeena" esan du.


Info ATI, herriko gertakariak, antolatzen diren ekitaldiak edota jardunaldiak bideo bidez egingo dituen erreportajeak sortzean oinarritzen da. Taldean kamerariak,edizio arduradunak eta antolatzaileak ariko dira lanean. Erreportaje hauek, Ataun Irratiaren webgunean, youtubeko kanalean, sare sozialetan eta beste plataforma batzuetan topatzeko aukera izango da eta Ataun Irratiaren albistegi nahiz magazine saioetan ere erabiliko da materiala. Helburua, herritarrei eta kanpokoei bertako informazioaren inguruko zerbitzu bat eskaintzea dela jakinarazi du lantaldeak.


Gaurtik aurrera lanean jarriko diren lantalde honetan, laster izango dira lehen lanak ikusgai eta egunean-eguneko informazioa ematen saiatuko direla aurreratu dute gainera. Badator Info ATI!


#Ataun #Irratia #Telebista #AtaunIrratia #InfoATI #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri #Herria #Bideoak #Erreportajeak #Youtube #Facebook #Twitter #Instagram #Gizartea #Agenda #2019

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude