Intxaurrondo alboko garbigunea berriro ere zabaldu du udalak


San Martinen Intxaurrondo alboko Garbigunea berriro zabalduko du Ataungo Udalak.

Asteartero 08:00etatik 20:00etara bitartean erabiltzeko aukera egongo da soilik. Traste zahar txikiak, etxe-tresna elektrikoak eta altzariak utz daitezke soilik bertan. Traste handiak, hileko lehenengo eta hirugarren astearteetan atera behar dira, herriko bilketa guneetara eta aldez aurretik Sasieta mankomunitateari jakinarazi beharko zaio.

#Ataungoudala #Ataun #Sasietamankomunitatea #Albistea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude