Ioar eta Julen Top ATIlariek agur esan diote denboraldiari



Ioar Aizpurua eta Julen Iraolak gaurko honetan amaitu dute Top ATI saioaren denboraldia.

Uda gerturatzen ari den honetan, Ioar eta Julen oporretara joan zaizkigu 3.denboraldia amaituta. Julen Iraolaren lehen irrati denboraldia izan da honako hau Ataun irratian, eta berak esan duenaren arabera" Denboraldi galanta, autentikoa eta espero dudana hurrengo denboraldian ederragoa izatea".

Denboraldia amaitu du bikoteak, baina horrek ez du esan nahi udan ez ditugunik entzungai izango. Hainbat berrikuntza eta aldaketekin, baina berriro ere bueltan izango dira 4.denboraldian.

Denboraldi osoa entzungai duzue jada Nahibezala atalean, sar zaitezte eta gozatu orainarteko oroitzapen bikainenez.

#Uda #Irratia #JulenIraola #Ataunirratia #IoarAizpurua #Ataun #TopATI #Nahibezala

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude