Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga itxiko du Espainiako gobernuak

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroaren aginduz Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga itxiko da.

Gaur bertan eman du jakitera Espainiako barne ministro den Fernando Grande-Marlaskak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga itxiko duela. Gauerdiko hamabietatik aurrera kontrolak ezarriko dituzte Estatu osoko lurreko muga guztietan alarma egoera amaitu arte.


Marlaskak "espainiarrak eta Espainian bizi direnak bakarrik sartu ahalko dira" azpimarratu du Moncloa jauregian eskainitako prentsaurrekoan. Bere hitzetan, Europako gainerako gobernuekin harremanetan jarri ondoren elkarren artean kordinatutako erabakia izan da. Itsasoko eta aireko mugei dagokienez, aukera guztiak aintzat hartuko dituztela iragarri du, unean-uneko egoerari erreparatuz.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #FernandoGrandeMarlaska

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude