"Iragana gogora ekartzen" memoria historikoa Ataunen

Azaroan eta abenduan egingo dira memoria historikoaren programaketako ekintzak.

Azaroarekin batera, hemen da beste urte batez memoria historikoari tartea egiteko programaketa. Hilabetearen azken asteartean emango zaio hasiera eta abenduraren 12n amaituko da. Hemen duzue bi hilabeteetan zehar izango diren ekitaldien inguruko informazioa:


-Azaroaren 26n, asteartea, Barandiaran museoan "ERROTARRIAK. Ataun, kontrabandisten historia ehotzen" hitzaldia izango da 19:00tan, Murkondo eta Biboletak elkarteen eskutik.


-Azaroaren 29n, ostirala, "Gerrako hotsak" Joseba Tapiaren kontzertua 22:00etan Herri Antzokian. Sarrerak salgai daude jada Sutegin, Troskaetan, Martintxon eta Errotaundin, 10 €-ren truke. Ataungo Herri Antzokiko Facebook eta Ataungo Udalaren (@Ataungo_Udala) Instagram eta Twitter kontuetan hiru pertsonarentzako bina sarrera zozkatuko direla jakinarazi du udalak.


-Abenduaren 1ean, igandea, "Gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia" egingo zaie 12:00tan Aiako Memoriaa Historikoaren oroitarrian.


-Abenduaren 12n, osteguna, "Bizikidetza lantzen" mahai-ingurua izango da udaletxeko Pleno Aretoan, 19:00etan.


#Ataun #AtaungoUdala #Atauniker #Murkondoelkartea #BiboletakAtaungoEmakumeTaldea #Biboletak #Haitzarrielkartea #GipuzkoakoForuAldundia #JosebaTapia #EuskalMusika #Musika #Euskadi #EuskalHerria #Goierri #Gipuzkoa #MemoriaHistorikoa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude