Irailaren 17tik aurrera lehen natur-zikloa egingo da Ataunen

Otsotarrak kultur elkarteak lehen natur-zikloa antolatu du Ataunen irailaren 17tik urriaren 4ra bitartean.

Ataungo Otsotarrak elkarteak lehen natur-zikloa antolatu du irailaren 17tik urriaren 4ra bitartean. Egun hauen artean, zenbait zenbait jarduera, ekintza eta ibilbide burutuko dira herriko txoko ezberdinetan. Elkarteak sare sozialen bitartez jakitera eman duenez, beharrezkoa izango da zenbait ekintzetarako aurrez izen-ematea harremanetarako bideak erabiliz.

Covid-19ari dagokionez berriz, derrigorrezkoa izango da osasun neurri guztiak behar bezala betetzea: Eskuak gel hidroalkoholikoz garbitu, musukoak jantzita eduki eta gainerako pertsonekiko gutxieneko distantzia bermatzea.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanMartin #SanGregorio #Aia #Otsotarrak #Ingurumena #Natura #NaturZikloa #AldaketaKlimatikoa #Koronabirusa #COVI19 #Whatsapp #Twitter #SareSozialak #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #GipuzkoakoIngurumena #GipuzkoakoForuAldundia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude