Irailaren 26an debutatuko du Iraitz Zubizarretak Auzoeta pilotalekuan

Baiko Pilota taldeak jakitera eman duenez irailaren 26an jokatuko du Iraitz Zubizarretak debuta Ataungo Auzoeta pilotalekuan.

Irailaren 26an debutatuko du Iraitz Zubizarreta pilotari ataundarrak Auzoeta pilotalekuan Baiko Pilota taldeak jakitera eman duenez. Maiatzaren 8an jokatu behar bazuen ere, koronabirusak ekarritako alarma-egoerak ez du aukerarik utzi partida osasun berme guztiekin burutu ahal izateko eta datorren hilaren azken larunbatean aurreikusi dute hurrengo data.


Data aldatu bada ere, tokiak berbera izaten jarraitzen du. Zubizarretaren jaioterriko Auzoeta pilotalekuan izango da partida eta gogor aritzeko prest da lagun eta senideen aurrean.


Gaur egun 21 urte dituen pilotari gazteak, Ataungo pilota eskolan eman zituen bere lehen pausuak txiki-txikitatik eta gerora Lazkaoko Antzar Pilota Kirol Elkartean jarraitu zuen. Afizionatu mailan aritu zen bitartean jasotako emaitzak, ezin hobeak izan ziren:

  • 2019ko Diario Vasco Txapelketa


  • 2019ko Euskal Liga


  • 2017-2018-2019ko Gipuzkoako Txapelketa

  • 2018-2019ko Euskal Herria 4 1/2 Elite Txapelketa


  • 2019ko Joxean Tolosa Txapelketa

  • 2019ko Lezoko Torneoa


  • 2019ko Urdulizko Torneoa

  • 2018ko Antiguako Torneoa

#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #AuzoetaKiroldegia #Pilota #Kirola #IraitzZubizarreta #BaikoPilota #Debuta #AfizionatuMaila #AtaungoPilotaEskola #AntzarPilotaKirolElkartea #Koronabirusa #Txapelketa #Torneoa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude