Irailaren 8an kaleratuko du Joseba Gotzonek "Urrundik" single berria

Joseba Gotzonen Urrundik single berria plataforma digitaletan egongo da eskuragarri irailaren 8tik aurrera.

Irailaren 8an, asteartean kaleratuko du Joseba Gotzonek bere single berria "Urrundik" izenarekin eta plataforma digitaletan egongo ga eskuragarri. Lanketa berri honen helburua, euskal diasporari omenaldi bat eskaintzea eta mila kilometrotara euskal kultura, folklore edo hizkuntzaren aldeko lana eskertzea izango dela adierazi du artistak.


Ameriketan hainbat bira egin ondoren "Urrundik" heldu behar zela garbi zuen, duela urte batzuk buruan bueltaka bizuen lan hau. «Agian sentimenduagatik, agian bizitako emozioengatik, sentsazio guzti hauek asimilatu behar nituen. Eta hogei urte eta gero Urrundik entzun daiteke.»


«Ameriketan egin ditudan biretan musikari askok lagundu nau eta bereziki Argentinan non hamaika aldiz egon naizen; lehenengoa 2001.ean Zuberoko Niko Etxart kantariarekin batera.» Bizipen ezberdinei esker beraz, eaitza ezin hobea izan dun kantua entzuteko aukera izango dugu datorren asteartetik aurrera plataforma digitalean Joseba Gotzonen eskutik.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Musika #EuskalMusika #Musikariak #JosebagOTZON #Urrundik #Single #Kaleratzea #Amerika #Argentia #NikoEtxart #EuskalHerria #IparEuskalHerria #Zuberoa

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude