Iraitz Zubizarreta eliteko tau t'erdiko txapelketaren irabazle

Iraitz Zubizarreta pilotari ataundarra izan dugu irabazle Euskal Herriko eliteen lau t'erdiko txapelketan.
Pilotari ataundarrak lau eta erdian jokatzen den Euskal Herriko txapela jantzi du, joan zen ostiralean Aretako pilotalekuan Aitor Etxebarria bizkaitarrari 22-9 irabazi ondoren. Hasiera batean ez zitzaion erraza egin zubizarretari, baina indarrak berreskuratu eta buelta ematea lortu zuen partidua amaitzerako. Albisteak dakarren irudia EEPFren bitartez jaso da.
#Ataun #Kirola #Pilota #Euskadikoelitekolauterdikoa #IraitzZubizarreta #EuskalHerria #Aretapilotalekua #AitorEtxebarria #Bizkaia #Gipuzkoa #EEPF #Albistea