Iritsi da 2020ko Kilometroak ekimenaren kantua

Beti bezala bizi-bizia da aurtengoan kaleratu duten kilometroak ekimaren kantua ere.

Koronabirusak eragindako egoera bereziak oztopatu egin du Kilometroak 20 abestia, orain artean bezala, jendaurrean eta kalean aurkeztea; ikaslez, irakaslez, gurasoz nahiz euskaltzalez inguratuta… Baina teknologia berrien abantailak baliatuta, lau haizetara zabaldu da kantua maiatzaren 29an.


Kilometroak proiektuaren baitan pisu handia izaten du kantuak, bai eta bideoklipak ere. Aurtengoan geroago iritsiko da bideoklipa, baina Amasa-Villabona eta zizurkilen ez ezik, Gipuzkoa osoan barrena eta Gipuzkoatik haratago luze-zabalean hedatzeko irrikaz sortu da abestia. Kilometroak jaia bera bezalaxe, eta Zubimusu ikastolako proiektu pedagogikoari keinu eginez: bizi-bizia.


Plataforma eta sare ezberdinetan zabaldu da kantua: Facebook, Instagram, Twiter, Youtube, Soundcloud eta kilometroak.eus webgunean. Kilometroak jaiaren soinu-banden artean, leku goxoa izan nahi du Amasa-Villabona eta Zizurkilgo abestiak ere, ikastolen garrantziaz ohartarazi, herritarrak dantzan jarri, eta barruraino iritsiz, oroitzapen politak bilduko dituena.


Online bidezko aurkezpenaren biharamunean, maiatzaren 30ean, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen aurkeztuko dute abestia. Egoera bereziaren baitan, modu berezian, noski: Pauxa maskota kabrioletean ibiliko da abestia plazaratzen, betiere, segurtasun-neurriak errespetatuz eta autoaren inguruan jenderik pilatu gabe, baina hegan egiteko gogo biziz dagoela erakutsiz.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Euskadi #EuskalHerria #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #IkastolenElkartea #Kilometroak #Villabona #Zizurkil #Amasa #ZubimusuIkastola #Koronabirusa #COVID19

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude