"Izpilunak" izango da ostegun honetan Ataungo Troskaeta tabernan
Ostegun arratsaldean Izpilunak proiektuko Iban Nikolai eta Joseba Loinaz izango dira Ataungo Troskaeta tabernan.

Ataungo Troskaeta tabernak kultura uztartzen jarraitzen du eta ostegun honetarako ere emanaldi bikaina antolatu dute. Iban Nikolai (Didgeridooa) eta Joseba Loinaz (Pianoa) musikariek osatzen duten Izpilunak izeneko proiektua, uda sasoiari hasiera emateko prest izango da. Egun honetarako plan hoberik ez baldin badaukazu, 19:30etan hasiko den kontzertu hau zure agendara gehitu beharko zenuke. Animatu!
Kartela:

#Albistea #2019 #Musika #Kontzertua #Ataun #Troskaetataberna #IbanNikolai #JosebaLoinaz #Izpilunak #SanMartin #Goierri #EuskalHerria #Gipuzkoa #Didgeridooa #Pianoa