Jai ospakizunik izango ez dela berretsi du San Gregorioko festa batzordeak

Azken egunetako herritarren zurrumurruei erantzuteko ohar bat kaleratu du gaur goizean San Gregorio auzoko festa batzordeak.

Ataungo San Gregorio auzoko 2020ko jaiei dagokienez, ez da inolako ospakizunik izango. Ataungo Udalak ekainaren 7an ohar bat kaleratu zuen sare sozialetan partekatuz ez zela jairik izango herriko auzoetan. Orain ordea, San Gregorio auzoko jaien egunak iristen ari direla, oharraren eguneraketa eta berrespen bat egitea garrantzitsua izan da zenbait zurrumurruri amaiera emateko.


San Gregorioko jai batzordeak argitaratu duen oharrak ondorengoa adierazten du: "San Gregorio auzoko Festa Komixioak argi utzi nahi du ez dela inolako ekintzarik burutuko, eta ondorioz, zerbait eginez eta gertatuz gero ez dela haren kargu egingo."


Gauzak horrela "Herrian zehar festen inguruan zurrumurruak zabaltzen hasi dira, baina mesedez, ohar ofizialei soilik erreparatu" eskatu dute.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Festak #Jaiak #SanGregorioJaiak #Iraila #Ospakizuna #AtaungoUdala #SanGregoriokoFestaKomisioa #Koronabirusa #EuskalHrria #Euskadi #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude