Japonian izango da aste honetan Esne Beltza



Japonian da jada Esne Beltza taldea. Gaur eta uztailaren 29 bitartean 3 kontzertu eskainiko ditu.

Astelehenean abiatu ziren Japonia aldera Euskal Herritik Esne Beltza taldeko musikariak. Jada bertan direla jakinarazi dute eta hilaren 29a bitartean 3 kontzertu eskainiko dituzte leku ezberdinetan, Fuji Rock Festival jaialdia izango da nagusiena.

Bihar Tokioko Shibuya auzoa bisitatuko dute eta etxera itzuli aurretik Okinawa Uhartean izango dira. Jaialdiko kartelean ikus dezakegun moduan beste hainbat artista igoko dira oholtza gainera: Bob Dylan, Chvrches, Kendrick Lamar, Skrillex, N.E.R.D, Post Malone eta Vampire Weekend.

#EsneBeltza #EuskalHerria #XabiSolano #Japonia #FujiRockFestival #Tokio #Shibuya #Okinawa #BobDylan #Chvrches #KendrickLamar #Skrillex #NERD #PostMalone #VampireWeekend

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020